XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal-Teatroak Donostia'ko txoko ontan asiera izan zuala gauza jakina da Sokamuturra, Iriyarena, tanborketa ta gañerako erri-festeen zalaparta artean, San Tomás eta San Sebastián eliza-zaindari zituztelarik.

Urte batzuen buruan gure Teatroa koskortu zan, eta Erriko Etxe ontan, bildurik gauden toki ontan bertan, ain zuzen, eta indar emateko Donostia'ko Ayuntamentu txit agurgarriak Euskal Iztunde Ikastola zeritzana, Deklamazio Eskola sortu eta eratu zuan.

Oraintxe dira 50 urte (1915-1965).

Egokiera ta mugona gizon aiek goratu ta jasotzeko.

Eta guzion gañetik Toribio Alzaga, Akademia orren zuzendari ta il artio beti eragille bikor eta argia izan zana.

Or, mai buruan nagusi gure adiskide don Iñazio Munoz-Baroja daukagun ezkero, etxe ontako erri-gizon eta alkate agurgarria danari, errespeto ta begirune osoz eskari bat egitera ausartzen naiz.

Alegia, orain 50 urte Donostia'ko Udal-batzarrak Euskal Teatroaren Eskola sortu bezela, gaur indar berri bat eman dezaiola; aurtendik asita laguntza aundiagoa eskeñiaz.

Ayuntamentuak beste buru auste zorrotzagoak ba ditula badakit, baiñan alare egungo Donostiak, Universidade ta guzi, bere Iztunde Ikastola gaurko neurrian jarri behar du oraingo aldiari dagokion kezka, ta gaurko jendearen gora-beherak aizatu ditzan.

Agur au, ez litzake osoa izango, azkenik, ez ba nieke emendik diosal bero-bero bat zuzentzen, Iztunde ikastolan lanean darraitenoi, Andre Maria Dolores Agirre argia buru dutelarik.

Eta oiekin batera Jarrai taldeko gazte bizkorrai, itzaldi onen ondarrean euskal-teatro agerraldi batzuek eskeñiko bait-dizkigute.

Iñor ez aztutzeagatik, aita ditzadan, bukatzeko, Bizkai'ko muturretik Zuberoraño diarduten mota guzizko euskal teatrolariak.

Agur Xibero! Zuetarik ohore gure Erriak!

Ez dugu beñere behar aña jokalari auen lan, neke ta borondatea ordainduko.

Ez diru gosez, baizik beti musu-truk egiten dutena.

Ez ahal dugu auxe maitasun agerkairik amultsuena?

Zaletasun eder au, Erri xehearen gogo bizi onek, erritasun-galeak eragozpen guziak garaituko ditu.

BARATZA'tik AKADEMUS'en JARDIÑERA

Marzelino Soroa orduko euskal teatro-berriaren sortzallea umore oneko gizona izan zan.

Donostiar, kaletar, koxkeroa, baita ere mendixka ta baratz-zalea, ordea.

Kai-inguruko kale bazterrak ondo ezagutu ba zituen, ez zituen gutxiago maite Donostia'ko mendiballara, auzo ta baserriak: Amara, goi ta beheko, Egia, lbaeta, Loyola, Lugariz, Ulia, Zubieta ta abar.